Gaur Lizarrako Golem zinemetan, “The Snow Queen” filma euskaraz

Haurrei zuzendutako zinemaren astean, gaur, astelehena 4, 17:00etan “The Snow Queen” filma izanen dugu euskaraz Lizarrako Golem zinematan. Bi euroko prezioan, hona hemen Elurretako Erreginaren sinopsia:

Elurretako Erreginak mundu berri bat eraiki nahi du, sinpletasunak emozioak ordezkatuko dituen mundu bat, poloko haizeak gizakion arimak izoztuko dituen mundu bat. Horretarako, mundua izotzez estali du eta artea txikitzeko asmoa adierazi du.

Ispilu magiko baten iragarpenei kasu eginez, Elurretako Erreginaren azken erronka dugu Vegard, kristalaren maisua, zeinaren ispiluek itxuraz gain arimak ere islatzen dituzten. Egun batean poloko haizeak Vegard eta honen emaztea desagerrarazten dute. Aurretik baina, Kay semea eta Gerda arreba ezkutatzen ditu.

Geroago, Elurretako Erreginaren zerbitzariak Gerdaren anaia topatzen du, Kay, Vegarden ondorengoa dela uste dena. Kay Elurretako Erreginaren jauregian atxikitzen dutenean, Gerdak bidaiari ekingo dio mundu izoztu ederrean barrena, traba zailei aurre eginez eta lagun berriak topatuz Kay askatzeko egitekoan: Elurretako Erregina garaitu eta mundu osoko jendearen bihotzak piztu.

Aurreko artikuluaOneka Marrazoak eta Enek Kantak-ek Lizarrako aretoa bete zuen ia: 493 lagun
Hurrengo artikuluaUrtarrilak 16, larunbata, Kepa Junkera eta Sorginak Lizarran