“Basajaunen Gotorlekua”, Tortotxikiren bigarren bideo-ipuin mitologikoa


(Basajaunen Gotorlekua)

“Ume bihurriak basoa zikintzen ari dira eta Basajaun triste dago. Arazoa konpontzeko Zarrapastrus Mariren bila joan da… aurkituko du? zer gertatuko da?“, honela hasten da Garesko Tortotxiki fundazioaren bigarren bideo-ipuin mitologikoa.

Tortotxiki Fundazioa 2010. urtean sortu zen Garesen, euskararen alde lan egiteko helburuarekin. Helburu hori lortzeko Fundazioak kultur eta kirol jarduerak antolatzen ditu: Aerobic, xakea, arte ederrak, futboltxoa, esku pilota, psikomotrizitatea, step, triki, piano, solfeoa eta unean uneko jarduera anitz (Robo ibaiaren garbiketa, Tortojaia, musika taldeak sustatzea, bideo-ipuinak…)

Iaz ekoitzitako bideo-ipuin mitologikoa: Basajaunen bokata

Aurreko artikuluaMoskeo kanpaina: nora doaz garestar hauek?
Hurrengo artikuluaOneka Marrazoak eta Enek Kantak-ek Lizarrako aretoa bete zuen ia: 493 lagun