Olentzero laguntzailea Larraizarren: abenduak 22 larunbata.

Badator, badator Olentzero, eta horrekin batera Lizarrako Mendizale Elkartearen gonbidapen xamurra, haurrek idatzitako eskutitzak Olentzero laguntzaileari ematea leku paregabe batean: Larraiza aterpetxea. Irteera 9:30ean Irantzutik. Hamaiketakoa 10:30ean Larraizako aterpean. Adi: Eguraldia txarra bada begiratu Mendizalearen weborria, plan aldaketa egon ahal da.

Urbasa inguruko mendietan zehar dabilen Olentzerok Lizarrerriko haurrek idatzitako gutunak jasoko ditu. Badakigu, Olentzerok Larraizarko aterpetxean txistorra eta ardoarekin hamaiketakoa egiten duela; beraz, hara hurbilduko diren haurrek sorpresa ederra har dezakete.

Denok batera iritsi ahal izateko, goizeko 9:30ean Irantzuko Monasterioko aparkalekutik abiatuko gara. Ordubeteko ibilaldi ederrean iritsiko gara aterpetxera. Horrela, bazkalordurako etxean egoteko. Eguraldia ez badugu lagun, Olentzerori Abarzuzako Frontoian harrera egingo diogu.

IRUZKINA IDATZI

Mesedez idatzi zure iruzkina!
Mesedez idatzi hemen zure izena