Gabonetako azken astean sartzera goaz eta data esanguratsuak ditugu aurretik, besteak beste Gabon Zaharra astelehenean, urte berriari harrera eginez, eta larunbatean Errege Magoen kabalkada eta festa.
Datara horietan zehar, badira euskarazko hainbat ekitaldi. Astelehenean bertan Mintza Mendi Martxa izanen da, Lizarrako Gaztetxetik goizeko 10:00etan abiatuta. Ondoren, asteazkenean, Kontukantoi emanaldia Muezko udaletxean (Gesalatz). Aldi berean arituko dira ipuin kontalaria eta ilustratzailea, elkarri sormena elikatzen.
Eta, bi hauen ondoren, zinema. Ostiralean, Udalak antolatuta, “Itsasontziak erreskatean“ eta asteburuan, baina egun eta orduak zehazteke, “Ploey. Ez duzu inoiz bakarrik hegan egingo“
Astelehean, goizeko 10:00etan Mintza-mendi martxa Lizarrako Gaztetxetik abiatuta
Asteazkenean, 17:30ean Muezko Udaletxean (Gesalatz) Kontukantoi
Ostiralean, 17:00etan Lizarrako zinemetan Itsasontziak erreskatean
Asteburuan, ordua zehazteke, Ploey. Ez duzu inoiz bakarrik hegan egingo




