Gabonetako euskal agenda familientzat

Gabonak ate joka ditugu, urte amaiera iristear, eta ohi bezala familia giroa eta haurrek protagonismoa hartzen dute. Familia bazkariak, lagunekin afariak, … Olentzero, Gabon zaharra, Errege Magoak… eta, tarteka, baita kultur ekitaldi ederrak ere.

2016ko Gabonetan eta 2017ko Gabonetan kalitatezko kultur egitarauak osatu zituzten eskualdeko udalek eta mankomunitateek: “Ene Kantak” ikuskizuna, “Txanogorritxo Rock” antzezlana, “Irudipuinak” ilustrazio eta ipuin kontaketa, tailerrak, ipuin kontaketak, zinema…

Bada, 2018ko kultur agenda ere ez da atzeran geratuko. Abenduaren 24an Olentzeroren kalejirak izanen dira eta 26an bertan, asteazkena, “Ondorengoak” antzezlana Zirika Zirkusen eskutik, 18:00etan Lizarrako Llanos Kulturagunean hiru euroan. Hurrengo egunean, abenduak 27 osteguna, “Hiru Lumak” txotxongilo antzerki aparta Rosa Martinez konpainiarekin, 17:30ean Villatuertako kiroldegiko erabilera anitzeko aretoan.

Urteari ekitearekin batera, urtarrilaren 2an Kontukantoi ikuskizuna, ipuin kontaketa eta aldi bereko ilustrazioa 17:30ean Muetzeko Udaletxean (Gesalatz). Ondoren txokolate beroa eta haurrentzako opari zozketa. Azkenik, urtarrilaren 4an, ostirala, “Itsasontziak erreskatean” filma Los Llanos Kulturagunean.

 

 

IRUZKINA IDATZI

Mesedez idatzi zure iruzkina!
Mesedez idatzi hemen zure izena