Nafar tortilla Lizarrara dator: Ondare gastronomiko inmateriala

Patata tortillaren lehen aipamen dokumentatua Nafarroan ageri da 1817ko gutun batean, eta bertan tartekatuta euskarazko hitz bat dago jasota, otapurrak. Gainera, “errezeta” irekia da eta sukalde-sormenerako tartea uzten du. Beraz, gastronomia, bertako produktu izaera eta euskara uztartzen ditu. Kukubat elkarteak nafar tortillaren historia jaso du bertan.

NAFAR TORTILLAREN EGUNA LIZARRAN (NTE). 2017an Iruñean ospatu zen lehen edizioa eta aurten, 2018an, Lizarran izanen da, udazkenean, bertako produktuen Plazara azokan antolatu nahi da, Euskaraldiarekin batera. NTEaren ardatza eta ekitaldi nagusia tortilla lehiaketa da, herriko talde eta norbanakoei zabaldua. Parte hartze zabal bat lortuz saiatzen dira nafar tortillaren istorio hau ahalik eta gehien gizarteratzen.

2017ko edizioa, lehena, Iruñean

OSTALARITZA. Tokiko ostalaritza ezinbestekoa da NTren promozioan. Hortaz, parte hartze zentrala du sustapen ekimen guztietan. Honela, NTren eguneko lehiaketan epaimahai eta aholkularitza funtzioak eginen ditu.

Ondoren, ondare gastronomiko inmaterial honen zaintzaile eta sustatzaile bilakatu nahi dira tokiko ostatuak. Horretarako kalitate marka bat eta hitzarmena eskaintzen zaie ostatuei. Bestalde, Kukubat elkartea establezimendu hauen publizitatea egiten saiatzen da.

Atera Kontuak magazina (ETB, 3 minutu)

Txoriene saioa (ETB, 1 ordu)

IRUZKINA IDATZI

Mesedez idatzi zure iruzkina!
Mesedez idatzi hemen zure izena