Euskarabentura espedizioak atzean utzi du Lizarraldea

(Lizarrako Hobi Sainduaren ondoan. Argazkia: Euskarabentura)

Orotara 182 km ibilita, Euskarabentura gazte espedizioak atzean utzi ditu jada Lizarraldea eta Nafarroa. Orain Araban sartuko da, Añana-Gesaltzatik, baina lehenago, Donemiliaga Kukulan -Errioxa- euskarazko glosak ezagutuko dituzte.

Igandean Iruñetik Garesera egin zuten eta, bertan, Nafarroako euskararen egoera izan zuten solasgai bertako euskara teknikariarekin. Astelehenean, berriz, Lizarrarako bidea hartu zuten eta Ega ondoko hirian Karlismoaren museoa eta Karlismoaz Asisko Urmenetak honi buruz duen interpretazioa partekatu zuen. Hemen prentsa agerpenak: ‘EuskarAbentura’, Estellerrian barrena (Diario de Noticiasen, Lizarraldeko atala) eta Una expedición de 110 jóvenes unidos por el euskera llega hoy a Estella-Lizarra (COPE Lizarran)

Asteartean Los Arcosera egin zuten gazteek eta han pilotaren inguruko ezagutzak handitu ahal izan dituzte Patri Pinarrekin: emakumearen egoera, joko motak… eta baita praktikatu ere! Azkenik, gaur, asteazkena, Vianara egin dute gazteek. Honekin amaituko da espediozaren Nafarroako zatia, hortik Arabara egiten dute.

Bestalde, Olatz Silva gazte bilbotarra espedizioan doa eta Berriako blog batean egunerokoaren kontakizuna egiten ari da.

Iruñea – Los Arcos tarteko bideoa

IRUZKINA IDATZI

Mesedez idatzi zure iruzkina!
Mesedez idatzi hemen zure izena