“Antzerkia Eskolan” egitasmoari “Zinema Eskolan” gehitu zaio

Euskarak, apurka-apurka, txoko berriak irabazten ari da. Urteak dira Lizarrako udalak Antzerkia Eskolan egitasmoa martxan duela. Bi antzezlan ekarri ohi ditu eskola ordutegian, bata gaztelaniaz eta bestea euskaraz. Aurtengo antzezlana “Lunatikus Cirkus” izanen da, maiatzaren 7an 11:30ean Los Llanos Kulturaguneko areto nagusian.

Aurten gainera (iaz lehen aldiz), Tinko euskara elkarteak eskualdeko D ereduko eskolekin elkarlanean zinema eskolara ekarriko du. Tinko Euskara Elkarteak euskara zinema aretoetan sarrarazi eta euskararen normalkuntza sustatzeko helburua duen elkartea da. Xede horrekin hego Euskal Herriko leku askotan antolatzen dituzte haur eta gaztetxoentzako zinema emanaldiak eskola ordutegian. Horretarako, Tinkok filmeak bilatzen ditu, bikoizketa lanak egiten ditu eta ondoren eskola zein udalekin koordinatzen da emanaldiok antolatzeko.

Hemen 2018-2019 bitarte honetan eskaini(ko) dituen emanaldiak

Aurtengoan, datorren ostegunean, maiatzak 9, goizeko 11:00etan Grufaloa filmarekin gozatu ahalko dute Haur Hezkuntzako eta Lehen Hezkuntzako 1 eta 2 ikasmailetako haurrek. Haur-literatura modernoaren erreferentea den Julia Donaldson idazleak sortutako samurtasunez eta balioz betetako bi abenturetan oinarrituta: hemen Grufaloa ipuinaren kontaketa youtuben.

Antzerkia Eskolan egitasmoa: “Lunatikus Cirkus” asteartean

Lunatikus Cirkus teaserra

Zinema eskolan ostegun goizean: “Grufaloa

Grufaloa trailerra

IRUZKINA IDATZI

Mesedez idatzi zure iruzkina!
Mesedez idatzi hemen zure izena