Larunbatean Mintzakide Gala Oteitzan

Datorren larunbatean, azaroak 10, Mintzakide Gala izanen dugu Oteitzako udaletxean. Aurrena, 18:00etan, helduentzako magia tailerra izanen dugu Hodei Magoarekin eta 19:00ak aldera askaria. Ondoren Mintzakide dokumentala proiektatuko dugu. Gala 20:00ak aldera amaitzea espero dugu.

Bestalde, Oteitzan ere, larunbat arratsaldean haurrentzako “Globoflexia eta Papiroflexia” tailerra izanen dugu, herriko ludotekan 17:30etik 19:30era. Bai helduen magia tailerra zein haur tailerra doakoak dira, bietan edozeinetan izena emateko: euskara.irantzu@gmail.com edo 622154523

IRUZKINA IDATZI

Mesedez idatzi zure iruzkina!
Mesedez idatzi hemen zure izena