Aste honetako agenda: azaroak 5-11

Helduek zein haurrek izanen dute zer aukeratu azaroaren 5-11ko aste honetan!

Azaroak 6, bihar asteartea, VI Mendi Astearen baitan: “Marokon Kaiakin” hitzaldia izanen dugu, 20:15ean Lizarrako Gazteriaren Etxean. Azaroak 7, asteazkena, Txokolipuinak saioa 18:00etan La Bota elkartean.

Azaroaren 10ean, larunbatean, hiru aukera. Batetik, Oteitzan, haurrentzako “Globoflexia eta Papiroflexia” tailerra 17:30etan hasita eta 18:00etan Mintzakide Gala (helduentzako magia tailerra barne!). Heldu zein haur tailerrendako izen ematea doakoa da baina beharrezkoa. Bestalde, Garesko Euskara Kultur Zikloaren baitan, Blanka Inesen kontzertua 20:00etan Vinculo Etxean.

IRUZKINA IDATZI

Mesedez idatzi zure iruzkina!
Mesedez idatzi hemen zure izena