Euskaraldiaren abestia eta izen ematea!

Hartu kontrola
aukeratu rola
esadazu nola
egin dezagun froga

Honela hasten da aurkeztu berri duten Euskaraldiaren abestia, Las Tea Party dj’s (musika), La Basu (hitzak eta ahotsa), Ines Osinaga (ahotsa eta musika) eta Maddalen Arzallus (hitzak) ondutako lanaren fruitua dugu. Lau artistak musikaren eremu ezberdinetako ibilbide luzeko sortzaileak dira “Lau ardatz ditu abestiak: bertsotik, soinu tradizionaletik, Rap-etik eta elektronikaren baliabide digitaletatik edaten du. Anitza hasiera-hasieratik: lau sortzaileak eremu soziolinguistiko ezberdinetatik sortutakoak dira eta harreman ezberdina izan dute euskararekin baita ere.Hemen Hartu kontrola, aukeratu nola abestia entzungai. .

Bestalde, Euskaraldian izena emateko epea ireki dute ere bai. Azaroren 23ra bitarte, Euskaraldian parte hartu nahi duten guztiek eman beharko dute izena, eta horretarako webgune berezia jarri dute martxan: izenematea.euskaraldia.eus . Adi, ongi jarri zure herria, bertan jasoko baituzu dagokizun rolaren txapa.

Hemen Euskalerria irratiaren irratsaioa Euskaraldiaren izen emate aurkezpen galatik. Lizarraldetik ere izan zen ordezkaritza.

Euskaraldia antolatzeko arduradunak edota batzordeak dauden udalerrien mapa
Berriaren Euskaraldia mapa
(Hasi dira aho eta belarrien bila albistetik Berrian)

IRUZKINA IDATZI

Mesedez idatzi zure iruzkina!
Mesedez idatzi hemen zure izena