Ordu bat doan Lizarran eta mikro-ikastaroa Deierrin. Dastatu euskara!

“Probatu, eta ez bazaizu gustatzen, itzuli!” filosofiarekin aurtengo euskaltegien kanpainetan euskara dastatzeko aukera eman nahi izan da. Batetik, AEK euskaltegiek ordu bat doan eskainiko dute irailaren 18an (Hasiera eta A2 mailak). Izena emateko azken eguna irailaren 14a izanen da:

  • A1 maila (zerotik): 10:00etan eta 19:00etan
  • A2 maila (oinarrizko ezagutzak): 19:00etan

Horrekin nahikoa ez eta Deierriko udalak dastatze ikastaroa (MICRO-CURSO DEGUSTACIÓN iniciación al euskera) antolatu du: “Eskuratu euskararen oinarrizko ezagutzak eta harritu zaitez deskubritzen nola ikasten diren hizkuntzak helduaroan! Metodologia komunikatiboa“.

Mikro-ikastaroa irailaren 24, 25 eta 26an izanen da, 18:00etatik 20:00etara Montalban Gizarte Etxean (Aritzala) eta izen ematea irailaren 21era arte, bost euroan (Deierriko udala, Lizarrako AEK euskaltegia, Abartzuza eta Lezaungo eskolak). Gainera ludoteka zerbitzua eskainiko da.

IRUZKINA IDATZI

Mesedez idatzi zure iruzkina!
Mesedez idatzi hemen zure izena