Lizarrako zinemek ia 20.000 ikusle iaz

Joan den egunean “Los cines de Estella registraron 19.045 espectadores en 2018” albistea argitaratu zuen Diario de Noticiasek. Bertan nabarmentzen zen Los Llanos Kulturaguneak iaz bizi izan zuen eraldaketa erraldoia. Batetik, enpresa berri batek hartu zuen hiru kultur aretoen kudeaketa, hain zuzen ere zinema areto txikiak kudeatzen espezializatua dagoen enpresa batek. Eta, bestetik, bertako ostalari batzuek hartu zuten erabat utzita zegoen taberna goitik behera eraberrituz gunea.

Baina espazioa urtean zehar ere eraldatzen jarraitu du. Horretarako hainbat hobekuntza egin dira, batzuk txikiak eta beste batzuk eragin handiagokoak. Adibidez, hemen hobekuntzetako:

  1. Irailean hirugarren aretoko proiektorea berritu zen. Honekin zine emanaldi gehiago ahalbidetuz, egun ahalbidetuz film gehiago ematea, euskarazko eskaintza handituz bidenabar.
  2. Abenduan 10 saiorako bonoa eskaintzen hasi zen. Kasu honetan, asteburuko sarrerak euro batean merkatzen dira.
  3. Udalak Los Llanos Kulturagunearen kudeaketa berreskuratzean, aretoen erabilera publikoa arautu du (entitate pribatuak edota Lizarrako eragile sozialak). Horri esker herriko eragileei erraztu egin zaie aretoen erabilera. Horrek ahalbidetu du, besteak beste, Garean elkarteak bigarren urtez Goazen musikala ekarri ahal izatea (1.100 lagunek aretoa bita bete zuten) eta Mendizale elkarteak Aralar dokumentala. Esan daiteke, beraz, Los Llanos esparrua zinemak baino gehiago direla.

Euskaldunok, baina, badugu pozik egoteko beste motibo bat, egunkariko artikuluan aipatzen ez zena: Euskarazko zinema. Horren berri eman genuen jada maiatzeko Kotarro 42 alean: “Euskal zinema eta zinema euskaraz erreportajearekin.

Hilabete hauetan nabarmena izan da Lizarraldeko haurrek izan duten aukera, gutxi gorabehera hileroko maiztasunean, zinema ere euskaraz bizitzeko. Helduen kasuan, aldiz, euskal zinemagintzak eskaintzen duen ekoizpen-maiztasunean. Honela, helduentzako estreinaldi entzutetsuenak ekarri dira: Handia, Errementari eta Dantza.

Azkenik, eta euskarazko programazioarekin jarraitzeko borondatearen isla, datozen bi asteburuotan euskarazko film bana ekarriko dela zinemetara: Alfonbra Magikoa (apirilaren 5ean eta 6an, euskaraz 17:15eko saioan) eta Pirata arratoia (apirilaren 13 eta 14an, 17:00etako saioan).

IRUZKINA IDATZI

Mesedez idatzi zure iruzkina!
Mesedez idatzi hemen zure izena