Aste honetan: dokumentala, hitzaldia, Kantuz Txiki, Zirkoa eta euskararen eguna!

Aste honetako euskara-planak hiru egunetan ardaztuko dira, eta denak Korrika Kulturaren inguruan: asteazkenean dokumental ezin ederragoa Los Llanos Kulturagunean; ostiralean familia-planak batetik eta, bestetik, hitzaldi interesgarria; larunbatean, azkenik, euskararen eguna Mañerun.

Aralar, Mundua leku den lurra” dokumental saritua eta solasaldia izanen dugu asteazkenean 19:30ean, sarrerak jada hemen eskuragarri 4 euroan: “Aralarko ondare natural eta kulturalaren leiho izateaz haratago, hausnarketa eta gogoetarako bide ematen duen pelikula da. Adituen adierazpenek eta mundu oniriko bateko pasarteek, Nafarroa eta Gipuzkoaren mugan dagoen mendilerro honen balioa ezagutzera ematearekin batera, kontserbaziorako deia egiten dute“.

Ostiralean, aldiz, bi aukera izanen ditugu. Batetik, familiendako ezin egokiago, elkarri loturik izanen diren bi jarduera ditugu: 17:30ean Santiago plazan Kantuz Txiki saioa izanen dugu (hemen kantutegia), 3-8 adin bitarteko haurrentzat musika, kantua, dantza, irriak eta txokolate goxoa. Ondoren, 19:30ean, haurrentzako zirko tailerra izanen dugu Bota Peñan (Kantuz Txiki han amaituko da), 4-10 adin bitarteko aurrentzat. Bestalde, ostiralean ere, Sugarra gaztetxearen martxoko egitarauaren barne euskarazko hitzaldia 19:00etan: “Droga eta jai ereduaren inguruan hausnartzen”.  Debaterako eta hausnarketarako gai borobila, pil-pilean dagoena.

Azkenik, larunbatean Euskararen Eguna izanen dugu Mañerun.

Asteazkenean 19:30ean “Aralar, Mundua leku den lurra”

Ostiralean 17:30ean Kantuz Txiki

Ostiralean 19:30ean Haurrentzako zirko tailerra

Ostiralean 19:00etan “Droga eta jai ereduaren inguruan hausnartzen” hitzaldia

Larunbatean Euskararen Eguna Mañerun

IRUZKINA IDATZI

Mesedez idatzi zure iruzkina!
Mesedez idatzi hemen zure izena