Lizarrako Puy Eguna eta gazte jaiak hemen dira

Iritsi dira jada Lizarrako gazte jaiak eta Puy eguna. Ostegunetik hasita eta igande bitarte aukera asko izanen ditugu ongi pasatzeko. Hemen baina, euskaraz direnak edo euskaraz egiteko errazago direnak nabarmenduko ditugu.

Honela, ostiraletik hasita, Txosna txikiak izanen ditugu Lizarra Pilotaleku ondoko plazatxoan: Musika, kontzertuak, emanaldiak… eta festa hizki larriekin. Larunbatean musikarekin jarraituko dugu, 12:30ean Koroatze plazatik abiatuta Kantuz berezia izanen dugu. Donibane Garaziko lagunek lagunduko gaituzte Lizarrako kaleetan barrena. 13:00etan, aldiz, Itziarren Semeak taldearekin kontzertua izanen dugu Bota Peñan.

Ostiral eta larunbatean Txosna txikiak
Larunbatean 12:30ean Koroatze plazatik abiatuta (Autobus geltokia)
Lizarran Kantuz berezia, Garaziko lagunekin

Larunbatean 13:00etan Bota Peñan
Itziarren Semeak kontzertua

IRUZKINA IDATZI

Mesedez idatzi zure iruzkina!
Mesedez idatzi hemen zure izena