Irriherriren XI. Euskararen Eguna

Irantzu Mankomunitateko herriak 2006an hasi ziren euskararen eguna antolatzen, Mankomunitateko euskara zerbitzu lortu berriaren eskutik. Lehen urte haietan Villatuerta, Lezaun, Oteitza, Abartzuza eta Zurukuainen (Deierri) antolatu ziren eta, 2011ko edizioan, Irriherri elkarteak hartu zion lekukoa Mankomunitateari. Ordutik Garisoain (Gesalatz), Jaitz, Oteitza eta Lezaunen antolatuko dira. Azkenekoa, X.a, Abartzuzan izan zen 2015ean. Abartzuzako festaren ondotik Elkarteak erabaki zuen euskararen eguna bi urtean behin antolatzea: Korrika Jaia urte batean eta Euskararen Eguna hurrengoan.

Aurtengo edizioan omendu berezia izanen da, 25 urte beteko baitira helduen euskalduntzerako taldea sortu zela Villatuertan. Gainera, hastapen horietatik ere, euskal kulturaren ikur eta enbaxadore nagusienetakoa iritsi zen herrira: Olentzeroren kalejira. Ikastalde honek ekin zion herrian Olentzero antolatzeari.

Villatuertako egitaraua xume bezain ederra izanen da. Eguraldia ona bada El Rebote pilotalekuaren inguruan kokatuko da, Udaletxearen atzean: 11:00. Ekitaldia eta dantza koreografia. Kale girotzea (txaranga, buruhandiak, momotxorroak, ur-zezena). Haur tailerrak. 14:00. Bazkari herrikoia. 15:00. Puzgarriak eta mahai jolasak. 17:00. Herrien arteko ginkana. Koreografia. Euskaraokea. “Lizarraldeko Dantza Tailerra” ikuskizuna. 20:00. Neu’e Buruben taldearen kontzertua eta disko berriaren aurkezpena (Eklipse: https://youtu.be/sSFr8mtqlJY ) . Gauean festa Jubilatuen tabernan.

Herri bazkarian haur zein helduendako (barazkijale aukera) menuak izanen dira (hurrenez hurren 10 eta 6 euro) eta salmenta puntuak Villatuertako Lara eta kiroldegiko tabernak (astelehenetik ostiralera), Abartzuzako Jubilatu taberna, Irantzu Euskara zerbitzua eta Lizarrako AEK euskaltegia. Azken eguna: Maiatzak 30, asteazkena.

Euskararen egunerako dantza koreografia. Bitan dantzatuko da, 11:00etan ekitaldia eta gero, eta arratsaldean.

Neu’e Burubenek disko berria aurkeztuko du: Eklipse

IRUZKINA IDATZI

Mesedez idatzi zure iruzkina!
Mesedez idatzi hemen zure izena