AEK eskaintzak: Udako barnetegiak eta datorren ikasturteko aurrematrikula eskaintzak

AEK euskaltegiek Udako barnetegien eskaintza zabaldu dute: kirolzalea bazara hor dituzu barnetegi ibiltariak,  familiarekin harremana sendotu nahi baduzu familia-barnetegiak, azterketa helburu baduzu ere baduzu neurriko barnetegia… eta bestelako xederik ez izatekotan, ohiko euskalduntze barnetegiak dituzu. Informazio gehiago AEKren wegunean.

Bestalde, ohi bezala, ikasturtea amaitzearekin batera AEK euskaltegiek hurrengo ikasturteko aurrematrikula egiteko eskaintza berezia zabaldu dute. Honek hainbat abantaila eskaintzen dizkio ikasleari: %5eko beherapena matrikularen prezioan, lehentasuna taldeak osatzerako garaian, ordainketa era malguagoa (epe gehiagotan)…

Zalantzarik izanez gero, jo gertuen duzun AEK euskaltegira: Lizarra, Gares edo Lodosa.

IRUZKINA IDATZI

Mesedez idatzi zure iruzkina!
Mesedez idatzi hemen zure izena