Hiru film bikain online ikusteko: Errementari, Black is Beltza eta Beste egun bat bizirik

ETB batek azken asteotan zenbait film eder ekarri du pantailara eta, gainera, Nahieran ikusgai jarri ditu. Hau da, online eta nahi duzun momentuan ikusteko aukera duzu.

  • Errementari fantasiazko filma (hemen filmaren webgunea), euskal kondaira ezagun batean oinarritua eta, besteak beste, Arabako euskalki ederrean grabatua. Hemen Errementari online ikusgai.
  • Blak is Beltza animaziozko filma (hemen filma eta bestelako euskarrien webgunea), nobela grafikotik animaziozko filmera, Fermin Muguruzak gidatutako produkzio ederra. Hemen Black is Beltza online ikusgai.
  • Beste egun bat bizirik animaziozko filma (hemen filmaren webgunea), Gerra Hotz betean, Angolako independentzia garaian eta Ryszard Kapuściński kazetari poloniar entzutetsua protagonista. Hemen Beste egun bat bizirik online ikusgai.

Errementari filmaren trailerra:

Black is Beltza filmaren trailerra:

Beste egun bat bizirik filmaren trailerra:

IRUZKINA IDATZI

Mesedez idatzi zure iruzkina!
Mesedez idatzi hemen zure izena