Etxealditik Euskaraldira

Euskaraldia ez dago geldirik, eta proposamen berria dakarkigu konfinamendu garairako: Etxealditik Euskaraldira, abiatu nahi? Hona kronograma eta, jarraian, gaur zabaldu den bideo-azalpena:

  • Gaur, apirilak 20, proposamenaren aurkezpena (azpian) eta bihartik ostegunera nork bere hausnarketarako tartea: zer hizkuntza ohitura ditugun, zerbait aldatu nahi dugun, nola…
  • Apirilak 24-30 ariketa proposamena, egunean proposamen bat egingo da: Etxean etxekoekin edo etxetik lagun zein ezagunekin egiteko praktikak edo ideiak. Proposamenak egunero egin arren, gehienek ez dute datarik, pare batek salbu, besteak beste azkenekoa, apirilaren 30ekoa.
  • Maiatzak 3 bukaerako ekitaldia.

Etxealditik Euskaraldira: zer egingo dugu? Hona Kike Amonarriz eta Rita Aldabaldetreku proposamena azaltzen, “Euskaraldiaren aurreberoketa edo prestaketa

Aurreko artikuluaLiburuzaleek hiru liburu gehiago irakurri dituzte
Hurrengo artikuluaEuskaraldiko hizkiak Lizarraldean sakabanatu zaizkigu, lagunduko diguzu topatzen?