Jada kalean da Kotarro aldizkariaren 57. zenbakia. Eta, Gabonak hemen direnez, nola ez, Gabonetako agenda osoa ikusgai, hala nola Eñaut Gorbeari elkarrizketa, abenduaren 29ko «Aioko» itzal eta txotxongilo antzezlanaren egileari.
Harekin batera, elkarrizketa sakona egin diegu Leticiari eta Onarari, hurrenez hurren Lizarrako Udaleko kirol arloko teknikaria eta Mugitu Abenturako begiralea. Biak hala biak Udalaren Brinka! programako kideak, “Proiektuaren funtsa da haurrek hainbat kirol-jarduera fisikoren praktika ezagutzea, etorkizunean beraien aukera eta/edo interesetara hobekien egokitzen dena hauta dezaten, eta, hartara, kirolean espezializazio goiztiarra saihesteko“.
Bestalde, oparirik egokiena topatzeko gida praktikoa ere prestatu dugu. Hartu ideiak!
Eta, jakina, foto-inkesta, komiki-banda, denborapasak, agenda… Hemen Kotarro 57 PDFn eta hemen orain arteko aldizkari guztiak.