Gabonak edo Eguberriak iristean egutegia data seinatu ugarirekin zipriztintzen da: 21etik 22rako gauean negurubua edo neguko solstizioa (urteko gaurik luzeena); 24an Gabon gaua eta 25ean Eguberri eguna; 28an Inozente eguna (Euskal Herriko hegoaldean, izan ere iparraldean apirilean ospatzen baita); 31n Gabon zahar edo Urtezahar gaua eta 1ean Urteberri eguna; 5ean Errege gau handia Lizarran eta 6an Errege eguna. Ez da nolanahikoa urte berrirako bidea.
Abenduaren 23an, 12:00etan, «Itzalen laborategia» tailerra Eraulen. Adin gomendatua: 5 urtetik aurrera. Izena emateko Montalban Gizarte Etxean (948536313).
Abenduaren 24an, Olentzero eta Mari Domingiren kalejira Lizarran. Goizean 11:30ean Santiago plazatik kalejira Alkaburuarekin. Arratsaldeko ibilbidea, 18:00etan San Martin plazan ongi etorria. Sorkunde Garbiaren pasealekua eta Kale Nagusia. 18:45ean Santiago plaza. Kaldereria kalea. 19:00etan Foruen plaza. Behe Nafarroa eta San Andres kaleak. 19:20an Lizarra Ikastola.
Abenduaren 27an, astelehena, 17:30ean, «Azken eguzkilorea» antzezlana Los Llanos Kulturagunean. Peruk abentura ugari biziko ditu eta bidean izaki asko ezagutuko ditu: Mari, Basajaun, Tartalo, Intsisu… Eta herriko haurrak Gauekoren atzapar maltzurretatik salbatzen saiatuko da! Sarrerak 3 euroan online.
Abenduaren 29an, asteazkena, Oteitzako kultur etxean 17:30ean «Aioko» itzal eta txotxongilo antzerkia. Txinako eta Tailandiako teknikatik edaten duen eta Japoniako ipuin bat abiapuntu duen saioa, haur zein helduentzat egokia. Sarrera erreserbatzeko: euskara.irantzu@gmail.com. Adin gomendatua: 5 urtetik aurrera.
Urtarrilaren 3an, 17:00etan Los Llanos Kulturagunean, «Tom eta Jerry» filma. Sarrerak 2 euroan online eskuragarri jarriko dira.
Azkenik, adi urte berriari, Los Llanos Kulturagunean urtarrilaren 15ean Zetak kontzertuan eta leku berean otsailaren 2an Porrotx eta Marimotots (sarrerak azkar agortuko balira bigarren saio bat antolatuko litzateke). Eta, berehala, Korrika Kulturala berton izanen dugu.