Errigora saskiak Lizarraldean: jasotzeko ordutegiak eta saldutakoen datua

Edizio honetan 70 saski saldu dira Lizarran eta osotara 4.320 euro bildu dira hauetatik. Diru horren %75 produktuen ekoizleek jasotzen dute eta %25 Nafarroako erdialde eta hegoaldeko euskalgintzak. Hau da, Lizarra eta inguruko herrietan 1.080 euro bildu dira helduek euskara ikasteko bekak izan ditzaten, eskoletan euskara ikasteko aukera handitzeko eta Agerraldiko proposamenak finantzatzeko (ludotekak, euskararen egunak, bertso eskolak…).

Bestalde, Lizarrako euskaltegian galdetuta, eta haien eguneroko lana (eskolak eman, prestatu, bestelako lanak…) ahal den heinean ez oztopatzeko, hauek dira jasotzeko egun eta ordutegiak:

  • Saskia jasotzeko egunak: azaroaren 22tik 26ra, astelehenetik ostiralera.
  • Ordutegia: goizez (12:00etatik 13:30era) eta arratsaldez (17:00etatik 18:00etara).

IRUZKINA IDATZI

Mesedez idatzi zure iruzkina!
Mesedez idatzi hemen zure izena