Kalean da Ze Berri?ren 131. zenbakia

Kalean da jada Ze Berri? aldizkariaren 131. alea. Oraingo honetan erreportaje nagusia Euskarabentura dugu, “16 eta 17 urte bitarteko 120 gazte euskaldunek espedizio bat abiatuko dute Euskal Herrian zehar“, honakoa 2018ko uztailaren 1etik 30era gauzatuko da eta oinez eginen dute Euskal Herriko Done Jakue bidea jarraituz. Ibilbidean “museoak bisitatu, hitzaldiak, tailerrak, kirol txapelketak, eztabaidak, astronomia hitzaldiak, etab.” eginen dute.

Euskarabenturan Nafarroako 22 gaztek parte hartuko dute, haien artean badira Lizarra eta Andosillakoak ere. Bestalde Izarbeibarko Oier, Oneka, Mikel eta Jonek haien eskolaren eta herrien berri eman digute.

Agendaren tartera iritsita, adi! zuzenketa bat egin beharra baitago: Uztailaren 18an “Ind-Jones” familia ikuskizuna izanen dugu Villatuertako igerilekuetan, baina ez da 18:30ean izanen baizik eta 12:00etan. Adi beraz.

Ze Berri? 131 PDFn

 

IRUZKINA IDATZI

Mesedez idatzi zure iruzkina!
Mesedez idatzi hemen zure izena