Ager Vasconum II: Lan sarituak eta argazkiak

Joan den ostiralean, ekainak 8, Ager Vasconum II gazte literatura sariak banatu ziren Lizarrako Los Llanos aretoan. Osotara sei toki entitatek antolatzen dute lehiaketa: Erriberri, Zangoza, Lizarra, Lodosa, Tafalla eta Irantzu mankomunitatea. Eta, guztira, 154 lan aurkeztu dira aurten (88 narrazio eta 66 poesia). Idazleak 12 urtetik 30 urte bitarteko gazteak izan dira eta herri zerrenda koloretsua osatu dute:

Artariain, Tafalla, Puiu, San Martin Unx, Iratxeta, Erriberri, Garinoain, Caparroso, Artaxoa (Erriberriko Merindadean); Aiegi, Allo, Murieta, Gollano, Lizarra, Arellano, Eultz, Ollobarren, Barindano, Villamayor Monjardin, Gorozin, Allotz, Morentin, Villatuerta, Zurukuain, Sartaguda, Jaitz (Lizarrako Merindadean); eta Zangoza bera.

Bestalde, hemen ikus daitezke sari banaketak utzi zituen zenbait argazki.

NARRAZIOA, DBH1-DBH2 taldea, “Loreak”. Onintze Arrastia Mauleon (Arellano)
-Udaberriko loreak. Ederrak.
Ernestoren begiek dir-dir egiten dute hitz horiek esatean; neguko egun gris honetan, kolorerik gabea.
Leihotik begira dago, bere begirada tristea nabaritzen dut.
-Tximeletek hegan egiten dute loretik…

POESIA, DBH1-DBH2, “Denbora”. Arturo Jimenez Izaguirre (Allo)
Denbora bihozgabea da.
Denbora azkarra da, azkar dabil.
Denborak zure arima hozten du.
Denborak edozer apurtu ahal du.
Denborak ez du errukirik…

NARRAZIOA, DBH3-DBH4, “Nahia eta ezina”, Ainara Ortueta Salaberri (Tafalla)
-Goazen, Eneko! Trena galduko dugu eta!
-Banoa, ama, motxila hartu eta prest egonen naiz. –erantzun zuen umeak.
-Ezin zara joan Ainhoa! Nola joango zara bakarrik? Zer egingo duzu han? –esan zuen Ainhoaren bikoteak…

POESIA, DBH3-DBH4, “Aditzekin zu“, Julene Flamarique Jimenez (Tafalla)
Zuk, ni
Baninduzu…
Nik, zu
Bazintut…
Zuk, niri
Bazenit…

NARRAZIOA, 17-20 urte, “Txolarreak”, Eider Caballero Sanchez (Gorozin, Deierri)
-Aspaldi ez nauzula hona ekartzen.
Isilik geratu zen Martin, buru-makur, betiko eserlekuan esertzen zen bitartean. Mutu zegoen ere parkea; noizbehinka, atzealdean, txolarreak entzuten ziren, kantari…

NARRAZIOA, 21-30, “Gau ilunetako argia”, Iñigo Urzain Andueza (Tafalla)
Nire lehendabiziko gaua da munduaren azken mutur honetan. Beste euskaldun bat haien atzaparretan. Lau horma ilun hauen arteko zorurantz bultzatu naute, hilotza zulora…

POESIA, 21-30 urte, “Zintzotasunak”, Edurne Urzain Andueza (Tafalla)
Hain ginen zintzoak
Adin txikitan ikasi genuela
Hitzak neurtzen.

Batek daki zein hasieratatik
Hazi ginen…

Erriberriko Merindadea, “Bidaia luzeegia”, Irati Velez Ruiz (Tafalla)
Kafesne eta ezti usain goxo batekin esnatu nintzen eta bere arrastoak sukalderaino eraman ninduen. Bertan zegoen amona, esnea berotzen eta gosaltzeko mahaia prestatzen. Gure eguneko momenturik gogokoena zen hori,…

Lizarrako Merindadea, “George Washington”, Anne Elizaga Lara (Lizarra)
Norbaiten oihua eta lurrera eroritako hiru bala-zorro izan ziren tiroak eta gero entzun ziren hots bakarrak. Ondoren, hamar segunduko isiltasunaren ostean, jendea marmarka hasi zen. Batzuk negar eginez….

Zangozako Merindadea, “Kosk egin zenidan”, Amaia Aldanondo Perkaz (Zangoza)
Ezpainak margotuta zihoan
Bere zapata gorriekin.
Hanka leunetan bakero estuak
Artilezko beroki goxo horrekin.

Otsailak egun grisa zuen…

LITERAT-herria
Kultura edo ohitura bera duten gizaki taldeak osatua

LITERAT-irria
Barnean daramagun mundu zoragarria ikustarazteko modu dibertigarria

LITERAT-orria
Paper zuria hartu, letraz bete, mundu paraleloa sortu

LITERAT-iturria
Inspiraziorako jarioa, ahoz-ahokoa eta belaunaldiz belaunaldikoa.

IRUZKINA IDATZI

Mesedez idatzi zure iruzkina!
Mesedez idatzi hemen zure izena