Jurramendi eta Deierri: euskararen ordenantza berriak bidean

(Deierri eta Jurramendiko armarriak; azpian zurukuaindarrak Kontseiluaren kanpaina batean)

Urratsez urrats, euskarak aurrera egiten du Lizarrako Merindadean. Orain hamar hilabete Korrika arrakastasuak eskualdea zeharkatu zuen; zazpi hilabete dira Merindadeko 20 udalerrik eremu mistora egin zutela jauzi hizkuntza eskubideetan aurrera eginez; orain bost bi eskola berrik ongi etorria eman diote D ereduari eta helduen euskalduntzean hizkuntza eskolaren eskaintza batu zaio euskaltegiari Lizarran; orain hiru hilabete herri ekimenak Euskararen Maratoiarekin hizkuntza jarreretan jarri zuen argia…

Euskarak ez du, ez, ausaz aurrera egiten Lizarrako Merindadean: herritarren gogoa eta lana dira aurrera egiteko gakoak. Orain, eskualdeko bi administrazioren txanda da. Biak ala biak euskararen ordenantza garatzen ari dira, hala, bat Jurramendiko Mankomunitatea dugu. Merindadeko toki entitaterik handiena, ia Merindade osoari ematen dio zerbitzu, 60.000 biztanle ingururi. Entitate erraldoia benetan, euskararen erabilera arautuko balu, Nafarroan hori egiten bigarren toki entitaterik handiena litzateke, Erresuma zaharraren hiriburuaren ondoren.

(Merindadeko mapan aldaketak, hizkuntza eskubideek aurrera)
Merindadea eremu mistoa

Bestalde, Deierriko udala ere ari da euskararen ordenantza garatzen. Araudiaren beharra justifikatzeko garaian dio: “ (…) begien bistakoa da (…) Deierrin euskararen egoera soziala positiboki aldatu dela, eta euskararen ezagutza asko handitu dela, bereziki belaunaldi berrien artean. Era berean, gizarte sektore horrek euskaraz gero eta zerbitzu gehiago egin diezazkion eskatzen ahalko dio Udalari (…) legeak aitortzen dizkien hizkuntza eskubideak erabiliz. Gizarte errealitate berri honek errekonozimendua behar du, eta, beraz, beharra dago Udalak, zerbitzu publikoa denez gero, euskararen erabilera arautzea eta erabilera sustatzea.

Deierrin 1.500 biztanle bizi dira, Lizarratik gertu dagoen ibar honek 20 herri ditu bere baitan. Ordenantzaren beharra argudiatzen jarraitzen du ondoko paragrafo batean: “Ez nahikoa jotzen da egungo arautzea eta, beraz, beharrezkoa (…) Deierriko udal esparruan euskararen erabilera eta sustapena arautzen dituen Ordenantza, Administrazioaren jarduketak gizarte errealitate horretara egokitzeko, eta Deierriko herritarrei onartzen zaizkien hizkuntza eskubideak osorik berma daitezen. (…) asmoa da ekintza positiboa eta proaktiboa jasotzea, Nafarroako berezko hizkuntzetako baten, euskararen, egoera minorizatua zuzentzeko, eta hizkuntza horren erabilera sustatuz Deierriko Udalaren aldetik.

Hemen Yerri trabaja en la puesta en marcha de una ordenanza reguladora del uso del euskera Deierriko arautegi berriaren albistea Diario de Noticiasen.

Korrika 20 Lizarraldean

IRUZKINA IDATZI

Mesedez idatzi zure iruzkina!
Mesedez idatzi hemen zure izena