Urte hasiera biribila Gareanekin: Pailazoak eta Go!azen

Urte hasiera biribila izanen dugu Lizarran Garean euskaldunon elkartearen eskutik. Datorren otsailaren 7an, asteazkena, 17:00etan hasita Euskal Herriko pailazorik ezagunenak izanen ditugu Ega ondoko hirian, kiroldegian. Borobilean ikuskizunean Pailazoek honako galderak egingo dizkote euren buruari:

Nork agintzen du etxean? Nork eskolan? Eta kalean? Lagunartean? Borobilean eseriko dira denak, begiak eta bihotzak elkarri begira: Arauak ezarri, ardurak hartu eta banatu, antolatu, nork bere lekua hartu, pozak, minak eta desirak elkarri kontatu, errespetua landu, elkar ulertzen saiatu, erabakiak hartu… Eman, jaso eta moldatu, bizikidetzaren sokatan funanbulista bihurraraziko gaituzte denok pailazoek.

Borobilean ikuskizunaren aurrerakina:

Eta, ezustekoa jada Lizarrako gaztetxoen artean zabaltzen ari den arren, apirilaren 22an, igandearekin, Go!azen telesaioaren antzezlana! Aurten haurrei ezezik Lizarraldeko gaztetxo euskaldunei punta-puntako emanaldia eskaini nahi dio Gareanek, bolo-bolo dabilen eta antzokiak betetzen ari den ikuskizun zirraragarria. Emanaldiak, momentuz, eguna eta lekua du (apirilak 22, Llanos kulturgunean), sarreren salmentaren ingurukoak eta ordu zehatza aurrerago jakinaraziko ditu Gareanek.

Go!azen antzezlana Azpeitian (abenduaren 3an)

IRUZKINA IDATZI

Mesedez idatzi zure iruzkina!
Mesedez idatzi hemen zure izena