Euskararen Maratoia: Balorazio txikia, Argazki galeriak eta Irekiera ekitaldia

Asteburu paregabea izan da honakoa, zapore gozoa aho sabaian, iraunen duen zaporea. Goiz da balorazioak egiteko, hemen duzue baina aurrerapena: 305 lagunek hartu dute euskararen aldeko konpromisoak, hauetatik 191 Ahobizi, 51 Belarriprest eta 63 Bihotzgoxo. Hauetatik gehienak emakumeak eta Lizarraldekoak, hurrenez hurren %55 eta %90. Bazkarian ere 50 haur eta 140 heldu pasa, ia 200 lagun beraz.

Maratoiaren bideo-kronika Ahotsa.info-n:

Ibilbide ederra 2017 honetan egindakoa: otsaila hasieran E.H.ko ginkana irabazi eta finantziazioa eskuratu genuen, ondoren, maiatza-iraila bitartean forma eman zitzaion ekimenari eta urri hasieran jendarteratzen hasi zen: urrian lehen prentsaurrea, Ze Berri? aldizkariaren azala eta azaroan udaletxean agerraldi jendetsua, Kotarro aldizkaria. Ezin ahaztu azaroko 11 soinu eta kolore ekitaldi zirraragarria, armairuaren photocall-a eta egindako tailerrak.

Ezin ahaztu, bestalde, aurretik metatutako esperientzia. Adibidez 2015eko Lizarrako 24 orduak edota hainbat urtez antolaturiko Euskaraz Bizi Nahi Dut lasterketak.


irekiera ekitaldiaren testua:

Arratsalde on eta ongi etorri guztioi Euskararen Maratoira. Orain bi urte honela agurtu genuen Lizarrako 24 ordu euskaraz: «Gabon guztioi, eta zorionak, egin dugu! Erronka, desafio, aupada (…) gozatu, emozionatu eta erakutsi (…) Non eta hemen, gure herrian». Hitz goxoak hauek, eta berretsiak bertan izan ziren zenbait partaideren testigantzetan:

«Ikusi dut euskera ze inportantea den»

«Bakarrik ez gaudela sentitu dut eta ezusteko politak har ditzazkegu»

«Gutxien espero duzunean, espero ez duzunarekin»

«Komunitate baten partaide naiz, horrek poza eta indarra ematen dit»

Komunitatea, ezustea, garrantzia aipatu zuten herritar anonimo horiek. Eta hori da, hain zuzen ere, orain sentituko duguna kalean gabiltzala eta Ahobizi, Belarriprest edo Bihotzgoxo baten txapa ikusten dugunean.

  Ahobiziak, euskara ahotan darabiltenak, lehen hitza euskaraz, ulertzen dionari euskaraz ere. Txapa soinean beti!

Belarriprestak, euskara entzun nahi dutenak eta, gainera, nahiko ongi ulertzen dutenak. Txapa soinean daramala Ahobiziak animatuko ditu berarekin hitz egitera!

Bihotzgoxo. Bihotzgoxo fueron las madres y padres de muchos de los Ahobizi de hoy. Bihotzgoxo son personas que entienden poco euskera pero que quieren formar parte del reto colectivo que es que se hable más. ¿Cómo lo hacen? Animando a que los demás utilicen el euskera aunque se pierdan parte de la conversación… o utilizando expresiones, frases, saludos que conozcan… o en conversaciones sencillas como “bi kaña mesedez”, “ogi barra bat“, “zenbat da?” o “zer ordu da?“. Primero intentarán entender. ¡Con su chapa nos dirán todo eso, y más!

A menudo nos hemos olvidado de la importancia de aquellas personas que sin hablar euskera nos facilitan que nosotras sí lo hagamos, que sin contestarnos en euskera nos contesten a la pregunta. Gai izango bagina hizkuntza jarrera hauek geure egiteko, gu bezalako Ahobizien hitz egiteko aukerak bikoiztuko lirateke Lizarran eta inguruan.

Orain urte batzuk ohartu ginen gu Bihotzgoxo ginela [Testua irakurri zuten bi emakumeak], eta inoiz ez dakizun arren unea noiz iritsiko zaizun, iritsi zen, armairutik atera ginen eta Belarriprest egin. Orain Ahobiziak gara Elena eta biok. Porque a veces, que algo no sea para siempre no deja de ser bueno, quienes hoy sois Bihotzgoxo, mañana podríais ser Belarriprest, eta egungo Belarriprestak bihar Ahobizi.

Emozioz beteriko egitaraua dugu aurretik. Agertokia dituzue Foru plazan eta inguruan eginen diren hamaika ekitaldi, baina istorio honen protagonistak zuek denok zarete, BiziPrestGoxo konpromisoak hartu dituzuenak, gu gara.

Dadila gaur hasten den Maratoia etapa berri baten hasiera, eta Lizarrako erdigune sinboliko hau, Foru plaza, armairutik irteteko giltza.


Asteburuko argazki galeriak

Ostiraleko argazki galeria (klikatu irudian):

Larunbateko argazki galeria (klikatu irudian):

Igandeko argazki galeria (klikatu irudian):

6 IRUZKINAK

IRUZKINA IDATZI

Mesedez idatzi zure iruzkina!
Mesedez idatzi hemen zure izena