Asteartea azken eguna Lizarrako Euskaraz Kilikan izena emateko

Uda honetan gozatu euskaraz Euskaraz Kilika programarekin, aurten Lizarran baita aurrez aurre ere! Uztailaren 1ean, 2an eta 3an Gazteriaren Etxean elkartuko dira Dindaiako begiraleekin ginkanak, ihes-gelak, asmakizunak, erronkak, talde jolasak… egiteko

Adina: 10-12 urte (LH 5-6).
Datak: Uztailaren 1, 2 eta 3. 10:30etik 13:00etara.
Non: Gazteriaren Etxea
Izena emateko azken eguna ekainak 22, asteartea: https://www.dindaia.eus/izena-eman/euskaraz-kilika/euskaraz-kilika-2026

Aurreko artikuluaOstegunean San Joan Su Ttikia ipuin-kontaketa musikatua