44 udalerri eremu mistora, 20 Lizarraldean

2017 ekainaren 22an, atzo bertan, Nafarroako Legebiltzarrak onartu zuen 44 udal berri sartzea Eremu Mistoan. Hemen Legebiltzarreko debatea eta hemen Lege-aldaketa. Aipatzea ere Atetzen eremu mistotik euskaldunera igaro direla, hau da, Atetzen euskara ofizial izanen da hemendik aurrera.

Eremu mistora pasa diren udalerrien ia erdia Lizarrako Merindadeko 20 herri, eskualdeka: Ameskoa (Ameskoabarrena, Aranaratxe, Eulate eta Larragoa), Ega Garaia (Allin, Metauten, Murieta, Abaigar eta Antzin), Lizarralde mendebaldeko zenbait herri (Bargota, Mirafuentes / Iturriaga, Nazar, Zuñiga eta Cabredo) eta Lizarra eki eta hegoaldekoak (Villatuerta, Oteitza, Deikaztelu, Arellano, Artazu eta Zirauki).

20 udalerri eta 7.000 biztanle berri Lizarraldean

Orain arte 7 udal zeuden Lizarraldeko eremu mistoan: Lizarra, Deierri, Abartzuza, Lezaun, Gesalatz, Goñi eta Jaitz. Hau da, 16.500 biztanle inguru.

Lizarrako Merindadean
eremu mistoa:

Udalen %10etik %37ra

Herritarren %26tik %37ra

Eta zer esan nahi du eremu mistora igarotzeak? Praktikan, hizkuntza eskubide batzuk aitortzen zaizkio herritarrari, hau da, administrazioak betebehar batzuk hartzen ditu. Funtsean: herritarrek administrazioarengana euskaraz edo gaztelaniaz jotzeko eskubidea eskuratzen du. Bestalde, eta toki administrazioaren ikuspuntutik, hizkuntza eskubideen gaia jorratzeko tresnak jasotzen ditu (euskararen ordenantzek babes handiagoa dute, inprimakiak, seinaleak…). Tamalez, ez da ofizialtasuna; zorionez, norantza egokian egindako urratsa da.

Gaurko prentsa idatzian jasotakoa:

Berria
Ofizialtasuna zabaltzeari atea ireki dio Ezkerrak, lege berria aipaturik
40.000 herritar, eremu ez-euskaldunetik mistora

Diario de Noticias
Libertad de elección: la Zona Mixta se extiende a 44 localidades navarras pese a UPN, PSN y PPN

naiz.eus
44 localidades navarras ganan derechos para el euskara al pasar a la ‘zona mixta’
«Nafarrak berdintasunez hartuko dituen Euskararen Legea» aldarrikatu du Kontseiluak
Editorial (Naiz.eus): Cambio apoyado en una amplia demanda social
Editorial (Gara): Un pequeño paso, sí, pero importante

Diario de Navarra
Aprobada la extensión de la Zona Mixta a 44 localidades, con euskera oficial

Nafarroako Arartekoaren txostena:
Informe al Parlamento de Navarra sobre las iniciativas municipales de abandonar la zona mixta o de integrarse en la misma.


(Mapa Zonifikazioa, itoginez betea Berriaren artikulutik, bertan Nazar falta da)

1 IRUZKIN

IRUZKINA IDATZI

Mesedez idatzi zure iruzkina!
Mesedez idatzi hemen zure izena