Kalean dugu jada Garean elkartearen Kotarro aldizkaria. Aurreko alean musika izan bagenuen hizketagai oraingo honetan, 42. zenbakian, zinema izan dugu. Aurrena, azken urteotako euskarazko zinemari errapasoa eman eta gero, Lizarrako zinemetan aurten eman den aldaketa nabarmendu dugu: Urte erdia bete gabe den honetan 6 film jadanik. Ondoren, euskarazko zinemari aupada berria emateko proposamen sorta luzatu zaio Udalari.
Jarraian bi artikulu laburretan xehe-xehe ezagutuko ditugu Ager Vasconum II Literatur Saria eta Irriherri elkartearen XI. euskararen eguna (Villatuertan, ekainaren 2an). Ondoren, ohi bezala, betiko bi atal: Zinema aitzaki hartuta lau laguni eginiko fotoinkesta eta denborapasak. Amaitzeko Lizarrako Gazte jaien eta Puy Egunaren egitaraua.
Deskargatu Kotarro 42 pdfn. Eta hemen aldizkari guztiak.