“Irakurri, gozatu eta oparitu” kanpainak badu aurtengo lehenengo sariduna

Irakurri, gozatu eta oparitu ekimena dagoeneko ekuadorrera heldu da eta apirileko opari-txekea banatu du. Sariduna MADDI ETXEBESTE ESKISABEL suertatu da. Aurreko ostiralean Liburutegira hurbildu zen amak lagunduta. Ganbaran, liburuzainak eta Gareaneko ordezkari batek 30 euroko opari-txekea eman zioten. Pozik jaso zuen saria 7 urteko Lezaungo neska irakurzale honek.

Lezaungo eskolan ikasten du eta irakurle amorratua dugu, aurten hartu du parte lehenengoz IGO programan baina gogotxu aritu da eta liburu asko irakurri omen ditu “Txanogorritxu eta otso beltxu” liburua irakurri ondoren bete zuen fitxarekin irabazi du eta opari-txekearekin beretzat eta bere 4 urteko anaia Ekainentzat erosi behar ditu liburuak . Neska-mutil guztiak irakurtzera animatzen ditu, berak irakurriz gauza asko ikasten baitu eta ondo pasatzen duelako. Maiatzean zehar jarraituko du IGOk eskaintzen dituen abantailak baliatzen.

IRUZKINA IDATZI

Mesedez idatzi zure iruzkina!
Mesedez idatzi hemen zure izena