Lanpostua: “Euskararen erabilera programak kudeatzeko” Lizarraldean eta Izarbeibarren. Curriculumak

Euskaltzaleen Topaguneak lanpostu bat bete behar du epe laburrean. Egitekoak: Erabilera programak kudeatzea Lizarraldean eta Izarbeibarren.

Lanposturako oinarrizko eskakizunak: Euskara ondo menderatzea, ahoz zein idatziz. Harreman pertsonaletarako eta komunikaziorako gaitasuna izatea. Gidabaimena eta autoa edukitzea. Ofimatika programak erabiltzeko trebetasuna izatea. Koordinazioan eta planifikazioan eskarmentua izatea.

Baloratuko da: Euskara Elkarteen edota euskalgintzaren mugimenduko ezagutza izatea edota kidea izatea. Eskualdea ezagutzea: Lizarra, Gares eta Irantzu Mankomunitateko herriak. Soziolinguistikari buruzko ezagutzak izatea. Sare sozialak, whatsappa, kartelak diseinatzea… erabiltzeko trebetasuna izatea. Lanerako autonomia gaitasun handia izatea.

Lan baldintzak: Ekainean zehar 20 bat ordu. Irailetik urtea bukatu bitartean hilabeteko 20 bat ordu.

Curriculumak bidaltzeko epea maiatzaren 17an, 14:00etan bukatuko da. Posta elektronikoz bidali behar dira: oskar@topagunea.eus helbidera. Posta elektronikoaren gaian jarri “CV: Erabilera programa dinamizatu Estellerrian eta Izarbeibarren”.

IRUZKINA IDATZI

Mesedez idatzi zure iruzkina!
Mesedez idatzi hemen zure izena