Aurreko urteetan bezala, GAREAN Euskaldunon Elkarteak Lizarrako Liburutegi eta liburu denden laguntza eta Udalaren babesarekin, IGO kanpaina (Irakurri, gozatu eta oparitu) martxan jarri du. IRAKURRI, GOZATU ETA OPARITU, Liburutegitik liburuak hartu eta euskaraz irakurtzeagatik, Lizarrako liburudendetan (CLARI, INO eta IRRINTZI) liburuak %35 merkeago erosteko aukera eskeintzen dizun ekimena da.
Gainera, 30€ko bi erosketa-txeke zozketatuko dira kanpainan parte hartzen dutenen artean. IGO kanpaina martxoaren 12tik maiatzaren 31ra bitartean burutuko da. Euskara eta literatura, gozatu eta gozarazi!
Egitasmo honen helburuak hauexek dira:
- Irakurzaletasuna sustatzea
- Euskararen erabilera gozagarria bultzatzea
- Euskaltzaleak Liburutegi publikoaren erabiltzaile bihurtzea
- Euskarazko literatura ezagutaraztea
- Euskarazko liburuen ekoizpena eta salmenta areagotzea
- Herritarren kultur kontsumoan euskararen presentzia indartzea
- Liburutegi publiko, liburu dendak, ikastetxeak, euskaltegia, irakurle klubak, kultur elkarteak…eta parte hartuko duten guztien arteko harreman eta elkarlana bultzatzea
IRAKURRI GOZATU ETA OPARITU egitasmoaren 2018ko BIDEOA
[…] abiatu zen IGO (Irakurri-Gozatu-Oparitu) kanpaina. Eta kanpainaren baitan, aitzineko urteetan bezala, saio bat eginen dugu idazle batekin. […]