IGBO: Belatzen eskutik komigintzaren berri eta apirileko sariduna

Liburutegiko aretoa mukuru betea ikustea pozgarria izan da. ‘Belatzen’ eskutik, hitzaren adiera betean, komikiak ezagutzea plazera izan da. Irakurtzera animatzea da IGBO ekimenak dituen helburuetako bat, eta ekitaldiak hori bete-betean lortu zuelakoan gaude.

Errotulagailua eskuan, ‘Belatz’ komikigileak komikiak ontzeko trikimailuak erakutsi ditu: pertsonaiak, keinu adierazkorrak, perspektibak eta planoak… ikusleak bere marrazteko abilezian txundituta utzita. Marren artean Luzio Urtubiaren biografia ilustratuaren altxorra ere erakutsi du: Luziok berak propio idatzitako koaderno horia, non leku bat ere hutsik ez zuen utzi biografian adierazi behar zen guztia esateko. Xelebrea oso izan zen anarkista maitagarria ‘Belatzen’ esanetan.

Bestalde, badugu lehen opari-txekearen irabazlea, Luis Azpilikueta, zorionak! Arantxa Iturberen “Koadernoa zuri” liburua irakurri du: Bi ahizpa, urtetan elkar ikusi ez dutenak, bat-batean amaren heriotzak berriro elkartu dituen arte. Asko dute batak besteari esateko…

IGBO irakurketa kanpainan 100 liburu pasatxo irakurri dira dagoeneko, eta une ezinhobea da gogoratzeko maiatza amaitu bitarte izanen duzuela aukera parte hartzeko. Nola? Hemen duzue IGBOn parte hartzeko modua. Segi dezagun irakurtzen eta gozatzen!

Zorionak Luis!

Gerezi Garaia biografia ilustratuaren marrazki originalak

Zur eta lur komikigintzaren irudi-hizkuntza ezagutzen

IRUZKINA IDATZI

Mesedez idatzi zure iruzkina!
Mesedez idatzi hemen zure izena