Pui festetan familiekin euskaraz: Zirku tailerra eta Parke-jolasak

Pui festak edo festa txikiak hemen dira eta familiek jarduera ugari izanen dute egitarauan. Besteak beste erraldoi eta buruhandien konpartsak edota dantza emanaldiak. Baina badira bi ekitaldi, bederen, euskarari atxikirik:

Larunbatean 11:30etik aurrera zirku tailerra Puitxorekin: haurrak zirko munduan barneratuko dira, hainbat teknika praktikatuko dituzte zirkuitu ibiltarian.

Larunbatean arratsaldean, aldiz, Kulku kultur-kirol parkea Los Llanos Kulturaguneko lorategian, 17:00etik 19:00etara, Udalaren eskutik.

IRUZKINA IDATZI

Mesedez idatzi zure iruzkina!
Mesedez idatzi hemen zure izena