Asteazkenean ‘Belatz’ liburutegian

Maiatzaren 4an, datorren asteazkenean, 19:00etan Lizarrako Liburutegian, Mikel Santos “Belatz”ekin arituko gara. Ordubeteko hitzaldia eta marrazketa-saioan honakoetaz arituko gara:

  • Komikiaren hizkuntza: plano eta bunbuilo* motak, onomatopeiak…
  • Komikigintza euskararen herrian: komikiak eta komikigileak, emakumeen ekarpena azaleratuz.
  • Gerezi garaia biografia ilustratua, Lucio Urtubia.

Aukera ezin hobea komikiak nola ontzen diren gertutik ezagutzeko, baita komikigilearekin berarekin zuzeneko hartu-emana izateko ere. Ekitaldi hau IGBO kanpainaren barruan eskaintzen da. Gogorarazi nahi dizuegu, halaber, maiatzaren amaiera arte opari-txekeak eskura ditzakezuela liburutegian euskarazko liburu bat maileguan hartu eta gero. Gainera, kanpainarako liburutegira propio ekarrita, Miñan liburuaren eta Gerezi garaia biografia ilustratuaren ale nahikoak daude maileguan hartu nahi izanez gero

* Bunbuilo: “bocadillo”

Argazkia wikipedia:

@wikipedia

IRUZKINA IDATZI

Mesedez idatzi zure iruzkina!
Mesedez idatzi hemen zure izena