Ibilbideak euskaraz Lizarra inguruan: Zumakea eta Martin Zalakain, ondarea, natura…

Kirolariek, izan lasterka, oinez edo txirrindulez, Lizarrako karrikak eta inguruko bide eta xendrak hartu dituzte harrapaladan. Ibilbide batzuek “oinezko” trafiko handia dute, Merkatondoa eta Lizarrako kanpina lotzen duenak adibidez.

Ibilbideekin hasi baino lehen, bisitatuko ditugun paraje horien izenak ezagutzea motibagarria izan daiteke, ezagutzen al duzue Nafarroako Gobernuaren Toponimia Bisorea? Benetan ederra da kuxkuxeatzea Lizarra inguruan eta Lizarraldeko herrien landa toponimia aztertzea: soro eta zelaien izenak, mendi eta mendixkak, zoko eta txokoak…

Edozein kasutan, arrakasta handia izaten ari da Zumakearen ibilbidea, Lizarrako alde monumentala eta paraje naturalak lotzen dituena: Gazteluen haitza, zumake basoak, Garezurren parkea, Aitzorrotz tontorra, Arieta mendiak eta Sta Barbara baseliza, Ruako San Pedro ingurunea… Ibilbidea, gainera, Lizarrako dermioan egiten da eta norberak bere nahietara egokitu dezake: mendebaldeko aldea egin, ekialdekoa… edo osorik!

Hemen Zumakearen ibilbidea, mapa eta azalpenak

Beste aukera bat dugu Karlismoaren Museoko proposamena. “Agonia edo eraldaketa” erakusketaren harira Pio Barojaren Zalakain abenturazalea (1908) liburuko protagonista, Martin Zalakainen, ibilbidea egin dezakegu, Lizarrako kaleetan barrena.

Azpian duzue jarraitutako ibilbidea, garaiko mapa batean, baina egungo Lizarrako kokapenak aski identifikagarriak daudela: Foru plaza, Ega ibaia, Llanos parkea… Hemen duzue Martin Zalakainen ibilbidearen azalpen literarioa.

Wikilocen badira beste ibilbide batzuk, Lizarrako dermioan, eta euskaraz. Adibidez:

Azkenik, Udalak 15 ibilbide bildu ditu haren webgunean.

 

IRUZKINA IDATZI

Mesedez idatzi zure iruzkina!
Mesedez idatzi hemen zure izena