Kanaldude telebista, familientzako altxorra!

Kanaldude telebista 1997an abiatu zen, ELE BISTA bideo aldizkariaren lehen alea plazaratuz eta, haiek azalduta: “20 urte berantago, proiektuaren garrantzia sekulan baino handiagoa da. KANALDUDE telebistak tokiko ikus-entzun arloan leku inportanta du. Katearen argitaratzailea den ALDUDARRAK BIDEO interes kolektiboko sozietateak proiektua hurrengo etapara eremaiteko xedea du”.

Honela, eranafarroa.eus-en kultur proposamenen bitartez izan dugu Kanalduderen Nahieran atalaren berri. Honetan bilaka arituta, benetako altxorrak topa daitezke familientzat, hemen hiru besterik ez dira zerrendatuko, baina gomendatzen dizuegu Kanaldude.eus atarian barrena nabigatzeko.

Liburutegi Txikia atala, Lukas Hiriartek kontatutako ipuin labur zoragarriekin

Arratoi Pirata film luzea (50 bat minutu), maiatzaren 15era arte ikusgai

Haurrock bideoklip ederra, haurrentzako Kilik ataletik

IRUZKINA IDATZI

Mesedez idatzi zure iruzkina!
Mesedez idatzi hemen zure izena