Aldi baterako erakusketa berria Karlismoaren museoan: “Agonia edo eraldaketa?”

Karlismoaren Museoak Agonia edo eraldaketa? Karlismoa espainako literaturan (1876-1912) aldi baterako erakusketa estreinatu du eta urriaren 31tik 2020ko apirilaren 19ra arte izanen da ikusgai. Erakusketan bidaia bat egita proposatzen digute, eta horretarako bost nobela erabiltzen dituzte: “Horiek laguntzen digute Karlismoa zer den argitzen, eta erakusten dute nolakoa izan zen garaiko nobela espainiarraren bilakaera, XIX. mende amaierako kostunbrismo eta errealismotik XX. mende hasierako nobela historiko, modernista edo bitalista berrira.

Sarrera doakoa da eta museoaren ohiko ordutegian bisita daiteke: asteartetik larunbatera 10:00etatik 14:00etara eta 16:00etatik 19:00etara, eta igande eta jaiegunetan 11:00etatik 14:00etara.

Bestalde, erakusketa honi loturik, bi proposamen egiten dizkigute: Batetik, erronka, asmatu behar duzu testu-pasarte zehatz bat erakusketako zein libururi dagokion, eta horren gaineko zenbait galdera erantzun. Eta, bestetik, Pio Barojaren Zalakain abenturazalea (1908) liburuko pertsonaiaren ibilbidea egitea Lizarrako karriketan barna.

Zalakainen ibilbidea Lizarran barna (hemen azalpena PDFn)

Erronka: asmatu liburua

IRUZKINA IDATZI

Mesedez idatzi zure iruzkina!
Mesedez idatzi hemen zure izena