Go!azen eta Ene Kantak musikalak ziztu bizian

Go!azen eta Ene Kantak ikuskizunen sarrera salmenta ziztu bizian doa, zurea nahi baduzu mugi azkar! Asteburua igarota, Ene Kanten emanaldirako 362 sarrera saldu dira astebetean. Hau da, aforoaren %64a. Kontuan izanda emanaldia Aste Santuan izanen dela, aretoa beteko dela ematen du. Udalak antolatu du emanaldi hau.

Bestalde, Go!azen gazte musikalaren bi emanaldi izanen dira martxoaren 24an, bata bestearen jarraian, eta joan den ostiralean jarri ziren salmentan sarrerak. Asteburu bakarrean 681 sarrera saldu dira! Aforo osoaren (aretoa bitan) %61. Garean elkarteak antolatu du ikuskizun hau.

IRUZKINA IDATZI

Mesedez idatzi zure iruzkina!
Mesedez idatzi hemen zure izena