Ene Kantak eta Go!azen 5.0 ikuskizun musikalak Lizarrara!

Pailazoen MUSUA ikuskizuna igaro berritan beste bi estreinaldi iragarri dira aste honetan: Batetik, Gareanen eskutik martxoaren 24an Go!azen 5.0 antzezlan musikala eta, bestetik, Udalaren eskutik apirilaren 28an Ene Kanten Satorjator musikala txikienentzat. Bi ikuskizunak Los Llanos Kulturagunean izanen dira.

Go!azen-en kasuan bi emanaldi izanen dira, 16:00etan lehena eta 18:00etan bigarrena. Adi! argazki saioa bigarren emanaldia bukatu eta gero eginen baita. Sarrerak 10 euroan izanen dira eta eskuragarri Los Llanos Kulturaguneko txarteldegian, totem-etan eta baita online ere. Sarrerak otsailaren 15etik aurrera jarriko dira eskuragarri, ostirala.

Ene Kantak, aldiz, emanaldi bakarra izanen da: 18:00etan, eta sarrerak jada eskuragarri daude 6 euroko prezioan.

Hemen 2018ko Go!azen emanaldiak Lizarran

IRUZKINA IDATZI

Mesedez idatzi zure iruzkina!
Mesedez idatzi hemen zure izena