Aste honetan: Herri inauteriak, mitologia erakusketa…

Aste honetako jarduera izarra ditugu Herri inauteriak, mozorro tailerretatik hasita eta larunbateko egitaraua bitarte, aste magikoa izanen dugu honako hau. Bestalde, euskal mitologiaren erakusketa izanen dugu Fray Diego Kultur Etxean eta, Nafarroako Mintzakideren aldetik, urteroko Mintzatxotx. Inauterien abaroan, larunbatean bazkalostean, Lizarran Kantuz izanen dugu, eta, Ameskoako Korrika Pilota Txapelketan izena emateko epea asteazken honetan amaituko da.

HERRI INAUTERIEN ASTEKO AGENDA:

OTSAILAK 18-22. MOZORRO TAILERRA.
Mozorro prestaketa tailerra Gaztetxean

OTSAILAK 20. MOZORRO TAILERRA.
17:30 – 19:30 La Bota Peñan

OTSAILAK 22. MATERIAL BANAKETA.
18:00 Foru plazan, kiosko azpiko gelan
19:30 Hitzaldia Gaztetxean: “Herri inauterien sustraiak”

OTSAILAK 23. HERRI INAUTERIAK.
10:00 Gaztetxean mozorro prestaketa
11:00 Puska Gaztetxetik hasita
11:00 Mozorro txikien kontzentrazioa Santiago plazan
11:30 Kalejira
13:00 Luntxa Foru plazan
14:30 Herri bazkaria Lizarra frontoian. Prezioa: 10 € (5 € txikiek). Tiketak erosteko: Irrintzi, AEK, Katxetas, Berri eta Ametsa. Bazkalostea kantuz eta dantzan.
19:00 Mozorro herrikoien kontzentrazioa La Bota Elkartean
19:30 Kalejira
21:30 La Bota Peñan afari merienda partaideekin. Ondoren musika, dantza eta giro aparta!!
23:00 Jaialdia Gaztetxean

 

IRUZKINA IDATZI

Mesedez idatzi zure iruzkina!
Mesedez idatzi hemen zure izena