Garestik Gasteizera, 21. KORRIKA: euskararen alde «Klika»

2019ko Korrika apirilaren 4tik 14ra ospatuko da, «Klika» leloarekin: “euskararen aldeko hautua egiteko eta euskararen aroarekin bat egiteko deia”. Txillardegi omenduko dute edizio honetan, kulturan, euskalgintzan, pentsamenduan… ekarri zuen aldaketa aintzat hartuta.

Leloaren azalpena ematerakoan, «Klika egitea aukera bat hartzea da, euskararen aukera hartzea». Erabat lotuta dago, beraz, Euskaraldiarekin eta ohitura aldaketarekin. Konpromisoak hartzeko garaia dela esan du Amondok. Jose Luis Alvarez Enparantza Txillardegi zenak ere, Klika egin zuen bere garaian, eta jarrera aldaketa bultzatu zuen kulturan, euskalgintzan, pentsamenduan, politikan… Horrexegatik eta Txillardegik Euskara Batuaren sorreran izan zuen funtsezko paperagatik erabaki dute AEK-k eta KORRIKAk Txillardegi omentzea 21. edizio honetan.

Hurrengo bi mugarri komunikatiboak abestiaren aurkezpena (azaro amaieran) eta ibilbidearen aurkezpena (urtarrila hasieran) izanen dira. Bitartean, hemen spot-a:

IRUZKINA IDATZI

Mesedez idatzi zure iruzkina!
Mesedez idatzi hemen zure izena