Datorren larunbatean, azaroak 24, ekitaldi zirraragarria izanen dugu Aroa upategian. 19:00etan Euskaraldiaren irekiera ekitaldia izanen da, ondoren Baga, Biga, Higa hitzaldi kantatua Mikel Markez eta Eñaut Elorrietaren eskutik. 21:00ak aldera Aroa upategian bisita gidatua eta ondoren, 22:00ak aldera, afaria.
Joan den asteazkenera arte ekitaldi osorako txartelak eskuragarri egon dira eta, behin hauek agortuta, eskaera ikusita, “soilik” ekitaldiaren hasierako bi jardueretarako gonbidapenak baliogarri diren gonbidapen batzuk eskuragarri jarriko dira. Mugatuak dira hauek ere, aforoa dela eta 30 gonbidapen izanen dira.
Astelehenetik aurrera Irantzu euskara zerbitzuan, Aritzalan, 8:00etatik 15:00etara.