Astelehenean Agate Deuna kalejira

Astelehen honetan Agate Deunaren bezperako kalejira izanen dugu. Ohi bezala 20:00etan txokolate beroa izanen dugu eztarriak berotzen hasteko (Euskaltegi parean) eta, ondoren, kalez kale kantatzeari ekingo diogu trikitilari eta txistulariekin batera. Azkenik, ibilbidea Gure Hizkuntza elkartean amaituko dugu merezitako txistorra eta ardoa hartuz.

IRUZKINA IDATZI

Mesedez idatzi zure iruzkina!
Mesedez idatzi hemen zure izena