Datorren aste hau bete-betea datorkigu, batetik Garesko Euskararen Kultur Zikloa abiatuko da eta, bestetik, hainbat ekitaldi izanen ditugu Lizarran ere. Beraz, eta labur-labur, hona hemen aste honetako euskarazko ekitaldiak:
Garesen, azaroak 3, larunbat honetan Bertso saioa: Gaitapoteo eta bazkaria, Saioa Alkaiza eta Sustrai Colinarekin. Bazkariko sarrerak asteartera arte eskuragarri 15 euroan. Azaroaren 4an, aldiz, etxeko gazteentzako plan ederra: Satorrak espeleologia Giristinoen lezera joanen da, izen ematea 5 euro dira eta asteartera arte egin daiteke. Azkenik, gogoratzea azaroaren 7ra arte “Navarrorum. Euskararen gaineko dokumentu nafarren bi mila urteko ondarea” erakusketa Garesko Vinculon.
Bestalde, aparteko aipamena merezi du Joaquín Gorrochateguiren “La religión de los vascones y su reflejo epigráfico en nuestros valles” hitzaldia, gaztelaniaz izan arren euskal kulturarekin erabat lotua. Azaroak 2 izanen da, ostirala, 20:00etan Garesko Vinculo Etxean.
Lizarrari dagokionez, asteazken honetan urriak 31 Afaria eta Euskaraokea dugula La Bota Peñan eta asteburuan, azaroak 3 eta 4, Goazen 5.0: Denboraldi berriaren aurrestreinaldia izanen dugula Los Llanos Kulturagunean. Denboraldi berriko aurreneko atala emanen dute.