Euskararen zenbait datu Lizarraldean (2018ko inkesta)

Nafarroako Estatistika Institutuaren “2018ko Gizarte Inkestaren eta bizi baldintzei buruzko” ikerketan euskararen inguruko hainbat arlo azaltzen ziren. Bertan, datuak eskualdeka eman zituzten, hain zuzen ere 4/2019 Foru Legean zehaztutakoak. Laginaren tamainarengatik eskualde batzuk batu egin ziren (+ gehi ikurrarekin adierazia): Baztan/Bidasoa + Larraun-Leitzaldea, Sakana, Pirinioa, Pirinioaurrea, Iruñerria, Estellerria, Izarbeibar-Novenera, Zangozerria + Erdialdea, Erribera + Erriberagoiena.

Berria egunkariaren mapa

 

Tamalez, Estellerria eskualdeko datuak Merindade osoari dagozkio eta nabarmena da joera ezberdinak dituztela “Jurramendi” eta “Lizarraldeko Erribera” azpieskualdeek. Hori dela eta Lizarraldeko bi azpieskualdeen datuak bereizteko eskatu zaio NASTATi eta emaitza jaso berri dugu. Aurreko astean Lizarrako ezagutza datuak eskuratu ziren eta orain Jurramendi eskualdekoak. Jarraian bildutako datuak, baina aurretik zenbait ohar:

  • Zenbaitetan, lagina nahikoa izan ez denean, Nafarroako eskualde batzuk ez dira tauletan agertuko.
  • Gogoratu inkesta hau 15 urte eta hortik gorako pertsonen gainean egin dela. Beraz, haur eta nerabeak ez dira bertan agertuko eta, hortaz, Nafarroako eremu zabal batean euskara ezagutza datuak apalagoak agertuko dira.
  • Lizarraldeari dagokionez, bi datu ematen dira: Estellerria eskualdea (Merindade osoa, baita Jurramendi azpieskualdea ere) eta Jurramendi (Merindadeko erdialde eta iparraldea, hau da, Lizarraldeko Erriberarik gabe:  -Ebro ondoko herririk gabe: Viana, San Adrián, Carcar, Lodosa, Lerin, Andosilla, Sartaguda…-).
  • Bereziki interesgarria da konparatzea Iruñerria / Jurramendi batetik, Jurramendi / Estellerria bestetik, eta azkenik, Jurramendi / Estellerria / Zangozerria-Erdialdea / Izarbeibar-Novenera.

Elebidunak: Euskaraz “ongi” edo “nahiko ongi” hitz egiten dutenak. Hartzaileak: Euskaraz “zerbait” hitz egiten dutenak. Beraz, kanpo dira euskaraz “hitz batzuk” edo “ezer ez” hitz egiten dutenak.

Lehen Hizkuntza: Hiru urte arte zein hizkuntzatan hazi den. LH eus + biak: lehen hizkuntza euskara edo euskara/gaztelania dutenak. LH best: Lehen hizkuntza euskara edo gaztelania ez dutenak. Taulan ez da ageri LH gazt, hau da, lehen hizkuntza gaztelania soilik dutenak.

Hizkuntzarik erabiliena etxean: etxean une honetan gehien hitz egiten duen hizkuntza. Euskara edo eus/gazt: Euskara edo euskara eta gaztelania dira hizkuntzarik erabilienak. Beste: ez euskara ezta gaztelania ere, beste bat.

 

IRUZKINA IDATZI

Mesedez idatzi zure iruzkina!
Mesedez idatzi hemen zure izena