Magiak eta musikak zipriztindu dute astea: 140 ikusle inguruk gozatua hartu dute Lezaunen eta Oteitzan

Aste honetan magiek gure herrietako plazak hartu dituzte, musikaren magiak eta trukuen magiak. Belarrietatik eta begietatik, bi bideetatik hartu dugu gozamena eta biek gogoan kilika egin digute.

Asteazkenean IZEBA TEKLA emanaldia izan genuen eta, ohi bezala, Xabier Lizasok eta haren pianoak maisuki gidatu dituzte 80 haur zein helduak musikaren eta jolasaren bidetik. Didaktikak eta dibertimenduak bat egin dute euskararen txoko bilakatu den Lezaungo frontoi txikian. Irailaren 5ean berriro ere gurekin izanen dugu, Oteitzan oraingoan.


Ostiralean, berriz, ORDU MAGIKOA izan genuen Oteitzan. Hodei Magoak bertako haur eta gurasoak zirikatu zituen ordubetez, txantxak eta magia neurri berean eskainita. Ekaitz ikusgarri batek kolokan jarri zuen emanaldia, haize boladak, tximista eta euri-jasek emanaldia kaletik Iturtxipia kiroldegira eraman zuten.

IRUZKINA IDATZI

Mesedez idatzi zure iruzkina!
Mesedez idatzi hemen zure izena