Euskaraldia: prestakuntza saioak, txapa banaketa eta izen emateak 400era bidean

Euskaraldirako 11 egun besterik ez dira geratzen eta Euskaraldia batzordean turboa jarrita dago jada. Atzo azken uneko aurkezpena egin genuen Lizarrako Sugarra gaztetxean eta, bestalde, aste honetan hiru prestakuntza saio izanen ditugu. Bietan beharrezkoa da izena ematea: euskaltegian bertan edo epostaz lizarra@aek.eus.

  • Asteazkenean 19:00etan Lizarrako Musika Eskolan, Ahobizi eta Belarriprest prestakuntza saioak.
  • Ostiralean 15:00etan euskaltegian, Belarriprest prestakuntza saioa.

Bestalde, aste honetan ekinen diogu banatzeari Ahobizi/Belarriprest txapak, erronka betetzeko aholkuen eskuorria, eta datozen egunotako euskal agenda:

Azkenik, izen ematea bizkortu egin da aste honetan eta 400 Ahobizi/Belarriprest izateko bidean gaude! Azaroaren hamabi honetan jada 362 lagunek eman dute izena.

Igandeko aurkezpena Lizarrako Gaztetxean

IRUZKINA IDATZI

Mesedez idatzi zure iruzkina!
Mesedez idatzi hemen zure izena