Asteroko agenda: azaroak 12-18

Datorren aste hau bete-betea datorkigu, labur-labur, hona hemen aste honetako euskarazko ekitaldiak:

Euskaltegiko kideen eskutik, aste honetan Euskaraldirako hiru prestakuntza saio izanen ditugu. Batetik, asteazkenean, Musika Eskolan 19:00etan Ahobizi eta Belarriprest-endako saioak, eta ostiralean Belarriprestendako soilik, 15:00etan euskaltegian. Saio irekiak dira baina izen ematea beharrezkoa da, euskaltegian bertan egin dezakezue).

Garesen aldiz, Pirritx, Porrotx eta Marimototsek ikuskizun berria aurkeztuko dute: Musua. Asteazkenean 18:00etan Garesko eskolako kiroldegian. Sarrerak 6 euro eta han bertan eskuragarri izanen dira.

Eta, azkenik, astebururako bi plan ditugu. Batetik, ostiral gauean Izeta bertso sariketaren kanporaketa izanen dugu Bota Peñan 20:00etan. Sariketa hau bertsolari gazteei zuzenduta dago, hogeita hamar urtetik beherakoak. Larunbatean, aldiz, haurren txanda da, Lezaunen Arabiar idazkera eta Henna tatuaiaen tailerra (5 urtetik aurrera). Kasu honetan izen ematea doakoa da, eta beharrezkoa.

IRUZKINA IDATZI

Mesedez idatzi zure iruzkina!
Mesedez idatzi hemen zure izena